Sustraiak Erroak elkartea 1982an sortu zen. Euskara klaseak lehenagotik ere ematen ziren Pariseko Euskal Etxean. Baina euskalduntze-lanak ez zeukan artean egitura propiorik.
Parisen bertan eta Ile-de-France eskualdean euskara eta euskal kultura sustatzea da elkartearen helburu ofiziala.
1982az geroztik Sustraiak Erroak-ek maila ezberdinetako kurtsoak eskaintzen ditu, hastapenak eta eguneroko mintzapraktika barne.
2013-2014 ikasturte honetan bi orduko sei klase eskaintzen dira astean. 60 bat lagun izena emanda daude.
Klaseak ez ezik, beste hainbat iharduera ere antolatzen ditu Sustraiak Erroak-ek, hala nola, Euskal Herriari buruzko hitzaldiak, Parisen bertan egiten diren ikastaldi trinkoak (Baionako AEKrekin elkarlanean), Euskal Herrirako bidaiak (hango eskualderen bat edota euskarazko tradizioren bat ezagutzeko)…
Kaxu, euskal zatia ez da bukatu. Lan egiten dugu...