Datorren otasailaren 5-ean asteazkenean Sustaraiako bulegoko bilkura geratuko da Pariseko Euskal Etxean, arratsaldeko 7-etan.
Nahi baduzu, parte hartzeko gonbidatzen zaitugu.
Urterako antolakuntzari edo jarduerei buruz galderak eta eskaintzak egin ahal izango dituzu.
Kaixo!
Badatorrela Laburbira! Euskarazko film laburren zirkuituak 16.edizioa beteko du aurten; martxoaren 20 hasiko da eta, apirilaren 13ra bitarte, 35 txoko bisitatuko ditu, tartean gurea:
EGUNA: Martxoaren 31a
ORDUA: Arratsaldeko 3tan
TOKIA: Pariseko Eskual Etxea
Zirkuitu ibiltari honen helburu nagusia da euskarazko sortzaileen lana ezagutaraztea, euskaraz ekoizten jarraitu dezaten aukera emanez eta ikusleei geurean sortutako film fresko-freskoez gozaraztea.
Hamaseigarren edizioa 9 film laburrekin dator, ia guztiak 2018an sortutakoak eta euskaraz, noski! Maitasun istorioak, tentsio bizikoak, bi animaziozko lan, iraganeko kontakizunen bat, Behe Nafarroko istorio bat, majia, intriga eta umorea dira, besteak beste, aurtengoek dakartena.
Sortzaile gazteen lanak dira gehienak eta esperientzia luzeko zuzendarienak beste batzuk. Bederatzitik zazpi emakumeek zuzendutakoak. Denak uztartuta, ordubeteko proiekzioa osotu dugu; kalitatezkoa eta dibertigarria, euskarazko film laburren zaleei merezi duten gozatua emateko.
Hona hemen, XV.Laburbira osotzen duten 9 lanak (klikatu izenburuetaan, filmen eta zuzendarien inguruko informazioa ikusteko):
o Begi ninien koreografia (Arrate Fernandez)
o Shell phone (Miren Mujika)
o Zapatak (Irati Murua)
o Ama (Josu Martinez)
o June (Arantza Ibarra)
o Hotzean garbitu (Maddi Barrenetxea- Marta Teijeira)
o Ilunpean (Iker Maguregi eta Andrea Martinez)
o Erroak (Ane Zuazubiskar)
o Handiak eta txikiak (Laida Ruiz)
Datorren abenduaren 12-an asteazkenean Sustaraiako bulegoko bilkura geratuko da Pariseko Euskal Etxean, arratsaldeko 7-etan.
Nahi baduzu, parte hartzeko gonbidatzen zaitugu.
Urterako antolakuntzari edo jarduerei buruz galderak eta eskaintzak egin ahal izango dituzu.
11 egun, hamaika bizipen
11 egunetako ariketan egunez-egun biziko ditugun esperientziak kontatzeko gonbitea egin nahi dizugu. Partekatu zure egunerokoan izan dituzun egoerak (lorpenak zein zailtasunak) eta hizkuntza ohiturak aldatzeko erabili dituzun estrategiak.
Egun on,
Pariseko Euskal Etxean, 2018-ko urriaren 13-an, larrunbatean, Sustaiako bilkor orrokora 14h15-etan gertatuko da.
Urtero bezala, gai zerrenda horrako hau izango da:
lehenengo urteko txostenari baiezkoa eman behar dugu baita urteko kontuei ere.
Gero, elakartearren zuzendaritza berria aukeratu beharko dugu, hau da 9 kide hautetsi beharko ditugu. 9 hauetatik Présidentea, Presidenteordea, Diruzaina eta idazkaria izendatuak beharko dira. Gizon-emakumeen hautagaien zain gaude, berdintasuna ahalik eta gehien kontuan hartu behar delako.
Hiru gai horiek hainbat galderak jarrai ditzaketezue.
Bai ikasleok, bai irakaslei*ok egongo garen garrantitsua da!
Gero arte